lunes 6 de julio de 2009

sentitzen

.

.

.

Bizirik sentitzen naiz. Ez zaude hemen.

Ezin zaitut

besarkatu, ezin zure ileetan atzamarrak

gal, ezin saman musu

eman, ezin zuri begiratu.

Ez zaude hemen.

Olatuz bustitzen da

haizea, haizez bustitzen naiz

ni. Kea darit, bizia

darit.

Dena, darit. Dena.

Gitarraren korden gainean zutik,

oreka

bilatzen.

Kea darit.

Oreka suizidatzeko nahia.

Desioa.

Amore emanez.

Bizia darit.

Oreka desorekatu, kordetatik

erori, erortzen

utzi,

eta banoa,

musikaren olatuetan uger eginez.

Ez zaude hemen.

Kez betetzen

naiz, biziz.

Dena daukat.

Dena.

Ez zaude hemen. Baina,

bizirik sentitzen naiz.

.

.

.

viernes 26 de junio de 2009

Min hau

.
.
.
Miñen saltzaile ta erosle gara, aldabatera.

Behin idatzi zendun hau,
neuri idatzi zaztazun,
nire miñe topaten ez zendule esanez.

Gaur neuk idazten dotez berbok,
zuri ez, laztana;
baizik eta beste laztan horri,
miñe merkiei saldu dozten
beste
merkatari
horri.

Danok gara saltzaile, danok erosle.
.
.
.



Min hau neure-neurea
dudala badakit
baina zauria ez dut
topatzen inundik;
benetan al datorkit
poza erraietatik
ala ez ote nabil
neu bere atzetik?
.
.
Honezkero ikasia
nago gerizpean
itzalari azalean
eusteko bestean
aldiz uzkurtu eta
puztu sahiespean
bihotza somatzen dut
eguzki eskean
.
.
berriz min hau
luze dirau
.
.
Gudu zelai bihurtzen
denean norbera
irabaztea zer da
zer garela?
Nik ez dut nahi
hemendik onik atera
baizik eta bizirik
sentitzea bera
.
.
berriz min hau
luze dirau
.
.
.
.
(Peru Aranburu)
.
.
.
.
.

jueves 18 de junio de 2009

.
..
.
.
.
.
.
Gure ametsen
biktima
bihurtzen garenean
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.

viernes 5 de junio de 2009

maite

.
.
.
.
.
.
.
..
.
.
Maiteminez hil zaitut,
.
.
maiteminez hilko nauen
.
.
beste norbait
.
.
maitatzeagatik.
.
.
.
..
.
.
.
.
.
.
.
.

domingo 31 de mayo de 2009

Erabakitzea

.
.
.
.
.
.


.

.

.

..
.
Esan zendun, behinola, bizidxe aukeratutie dala.
Erabakidxek hartutie.
Eta erabakitzie, zozer galdutie.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
..
(Sentiten dot)
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.

domingo 24 de mayo de 2009

Irmotu

.
.
.
.
.


.
.
.

"Bare dautza zure bularrak, nare. Ekaitzaren ostean, itsasoaren magalean
lokartzen diren olatuak antzo. Nire ezpainekin asetzen ditut zure bularrak.
Musuekin itzartzen dira, itsasoa jaiotzen den era berean. Eta olatuak harrotu
egiten dira, irmotu."
.
.
.
.
.
.
.
.
.



.



.



.



.

sábado 16 de mayo de 2009

Zigarrokina

.
.
.
.
Lurrean zanpatuta dautzan

zigarrokina

naiz.

Beste gorpu bat,

horrenbesteren

artean.
.
.
.
.
.

orri zurietan

.
.
.
.
.


orri zurietan idazten zaitut.




orri zurietan egiten dizut berba.




orri zurietan aldarrikatzen ditut aldarriak.




orri zurietan marrazten ditut malkoak.




orri zuriak bustitzen ditut iluntasunez.




orri zurietan asesinatzen dut isiltasuna.




orri zurietan etzaten naiz.




eta zeuri ematen dizkizut.




eroan ditzazun.




eroan nazazun.




zeure uretara.




Zeure bizira.
.
.
.
.
.
.
..



































Argazkia: http://www.flickr.com/photos/47251964@N00/
.
.
.
.

Zeuk

.


Zeuk eruztazu



neure arnasie,



zeuk arrankaztazu



neure miñe,



zeuk ostuztazuz



neure berbak,



zeuk,



zeure kresalagaz,



zeure sargorigaz,



zeure olatukaz.



Zeuk,



itsoso.



Zeuk eruztazu



neure



negarra.


.


.


.


.

.

.

.

.

..

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.


.


Ispiluan begiratzen zara.


Betikoa


zara.


.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.


.

.


.


.


Bañerako tapoia kendu duzu


zurrunbiloan


hondora


zaitezen.


.


.


.

viernes 15 de mayo de 2009

Su

Maitasuna erretzea lakoa da.

Erretzeak heriotza eragin dezake irakurtzen dugu

paketetik

zigarro bat hartzen dugun bakoitzean.

Keak eztarriko paretak marruskatzen digun heinean

azkena dela

esaten diogu geure buruari,

azkena dela

sinesten dugu.

Utzi egingo dut.

Eta bigarren zigarroari ematen diogu

su.



Minak geure barruko paretak marruskatzen dituen heinean

zain nagoen azken aldia dela

esaten diogu geure buruari,

laztanez deitzen dudan azken aldia dela

sinesten dugu.

Utzi egingo dut.

Eta geure bihotzari ematen diogu

su.
.
.
.
.
.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

lunes 11 de mayo de 2009

Olatua

.
.
.
.
.
Bere aurrean esertzen zara,
lurrean.
Barandaren azpian.
Bere aurrean.
Lurrean.
Hankak ezerezean eskegitzen
dituzu, pisutsuak dira gaur.
Ohi
baino gehiago.
Bere aurrean.
Batzuetan badirudi badatorrela,
badatorrela,
badatorrela,
badatorrela,
eta etortzea desio duzun
instantean,
badoa.
Bere aurrean.
Zigarroaren hautsa ezerezera botatzen
duzu, pisutsua da gaur.
Ohi
baino gehiago.
Bere aurrean.
Batzuetan badirudi orro egiten
duela, orro egin eta
badatorrela,
badatorrela,
badatorrela,
baina isildu eta
badoa.
Bere aurrean.
Ilea solte utzi duzu, ezerezarekin nahasten
da, pisutsua da gaur.
Ohi
baino gehiago.
Gorapilatu egiten da,
marapilatu egiten da,
murtxillatu egiten da,
nahastu egiten da,
galdu egiten da,
amodioa egiten du ezerezarekin,
suizidatu
egiten da
.
.
. . . . . ezerezean.
Bere aurrean.
Batzuetan badirudi deitu egiten
zaituela, badatorrela,
orro egiten du,
deitu egiten zaitu
zu.
Bere aurrean.
Zeure aurrean.
Zigarroaren azala erretzen den bezala
erretzen da
zure azala.
Zigarroa hiltzen den bezala
hiltzen
zara.
Zigarroa lurrean asesinatzen duzun bezala
asesinatzen duzu
zeure
burua.
.
.
.
Bere aurrean esertzen zara,
lurrean.
Barandaren azpian.
Badator.
Baina ez zara mugitzen.
Badator.
Eta ez zara mugitzen.
Badator,
zigarroa eta zeu eroateko
dator.
.
.
.
Eta zauden lekuan geratzen
zara, zain.
.
.
.
.
.
.

jueves 7 de mayo de 2009

Errenazimendua




.
.
.
.
.

.
.
.
.
..
.
.
.
.
.

sábado 2 de mayo de 2009

.
.
.
.
.
.
.
...
.
..
...........
.
.
.
.
.
.
.
Zelan esan
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
...
.
.
.
.